XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ageri da Euskal Herria ongi ezagutzen zuen norbaitek egina ziola mintzaldia.

Gauzak hain nabari baziren, zergatik senditu zuten frogatzeko behar hori?

Ne laissons jamais insinuer que la décentralisation intellectuelle puisse ampecirc;tre nulle part, á aucun moment, en aucune mesure, une façon de séparatisme.

Eta haratago Qu'on ne vienne pas vous dire que Paris vous opprime 1. De Fourcaud, Discours prononcé á St Jean de Luz á l'occasion d l'ouverture du congrès de la Tradition Basque, in La Tradition au Pays Basque. Elkar. Donostia 1982. 4-6 or.

Norbeitek erraten zukeen ordukotzat Paris gutaz baliatzen zela!

Hor ditake ere lehen aldikotz agertzen aberri tipia eta handiaren ideia: Qui aime le mieux sa petite patrie donne les meilleures gages á la grande... Plus vous serez Basques, mieux vous serez Français 2. J. Hiriart Urruty. Eskualduna. 1920.V.14.

Jadanik Hazparneko auzapez, eta kantonamenduko Kontseilari nagusi bozketan aurkeztu baitzen, hona zer erraten zien bere herritarrei Broussain-ek: Nahiko duzie jakin menturaz zer nizan, xuri ala gorri.

Galde horri ihardetsiko dautziet: odolez eta bihotzez Eskualdun garbia naiz.

Eskualdun! Hitz horrek laburra delarik, asko gauz erran nahi du 3. Pierre Broussain. Azparneko kantonamenduko boz emaileer, 1905. Iker 4. Bilbo 1986. 289 or.

Lehen atera zen 888 bozekin, bigarrenak 629 zituelarik eta 3.nak 501.

Bigarren itzulirako etxean gelditu zen, apezpikutegiak hala eskaturik!

Gero ere ikusiko dugu, hain zuzen Hazparnen, Apezpikutegia politika gizoneri manatzen.

Hona zer zioen bere burua Frantses zeukan Jean Etcheparek Broussain hil zenean: Eskual Herria eta Eskualdunak nahiko zituzkeen beren gain ikusi, beren zuzenen jabe, beren gizonez zainduak, beren mintzairaz, ohidurez ala erlisionez iduri (...)